Zerbitzu Publikoei dagokienez, nolabaiteko adostasuna dago ondorengo honakoan: gutxienez, Espainian eta Euskadin, Espainiako konstituzioan jasotzen diren oinarrizko eskubideetara berdintasunean heltzeko funtsezko bermeak direla: osasuna, hezkuntza, justizia, hiritarron segurtasuna, garraio publikoa. Dena den, adostasun hori gainbeheratzen da inguruko herriekiko ezinbesteko konparazioarekin. Joera politiko ezberdinekoak izan arren, azken gobernuek onargarria baino handiagoa den maila europar batean gaudela uste duten bitartean, datuek erabat ezberdina den errealitatea erakusten dute: Eurozonako (gogoratu dezagun, euroa moneta duten EBeko herriak direla) batezbestekoarekin bakarrik konparatuz gero, gizarte babesari, osasunari hezkuntzari eta zerbitzu publiko orokorrei dagokienez, BPGean egiten den inbertsioaren aldea -negetiboki- ia bi puntutakoa da (2018ko datuak).
EHAEko datuak ez dira hobeak. Euskal Hezkuntza publikoak, esaterako, %25 gainetiko behin-behinekotasun portzentajeak ditu, generoz desorekatua dago (emakumeengan Haur eta Lehen Hezkuntzan ia %90 da eta %60 baino gehiago Bigarren Hezkuntzan) eta iraunkortasuna duten langileetatik erdiak baino gehiagok 50 urteren gainetik dago.
Horregatik guztiagatik, zera ondorioztatzen da: 2021. urte honetarako euskal enplegu publikorako aukerak ez dirudiela iragarpen ofizialek aldarrikatzen dituzten bezain pozgarriak izango direnik. Alde batetik, itxi gabeko LEPek eta behin-behinekotasun neurrigabeak sortzen duten ziurgabetasun handiagatik. Bestetik, enplegu publikoa duinarazteko erakundeen ardura urriagatik. (adibide adierazgarririk gisa, Funtzio Publikoaren Mahai Orokorra, erabat eraginkorra lortzeko interes urria).
Politika publikoek funtsezko egitekoa bete behar dute, ekitate handiagora eta aberastasunaren banaketa hobeagora hurbilduko gaituen produkzio-ereduaren beharrezko aldaketa sustatzeko. Dagoeneko urruti geratzen den 2013an, horrela ulertzen zuen Espainiako herritarretatik %35 baino gehiagok. Pentsa daiteke, beraz, azken urteotan, bereziki, COVID-19 beldurgarria agertu dela eta, portzentajea handiagotu egin dela.
Hilabete honetan ere, oroitzapenezko egun garrantzitsuak izan ditugu, hala nola, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna. Aldizkariaren zenbaki honetan honi buruzko informazioa jaso ditzakezu.
Irakaskuntza Itunduaren sailak, Akordioa sinatu zuten patronalek azaldu dituzten etengabeko irregulartasunak salatu ditu. Izan ere, lortzeak hainbeste lan eman duen Akordioa aplikatzeko unea luzatzen dihardutelarik. Abian jartzeko denbora tartea gero eta txikiagoa da eta ez ezartzeak sortutako arazoak oztopo bihurtzen ari dira eta enpresarien jarrera aldaketa eman ezean, arazoa hauzitegietan buka daiteke.
Gainera, Aldizkariak ohiko atalak dakartza “-El lápiz de…” zer esana franko eman, baina oraindik lehen urratsak baino erakusten ez dituen LOMLOE lege honentzako curriculum berri baten beharrari buruzko artikulu interesgarri batekin eta “Ellas nos marcan el camino”; bertan, ikasten jarraituko dugu emakumeek gure historian zehar, bete duten papera, aintzat hartu ez baina garrantzitsua izan dena.
Bukatzeko, azken antolaketetan dagoen Irakaskuntzaren XIII Biltzarrari buruzko informazioa emate dugu, apirilaren 24an bildu eta hurrengo lau urtetarako zuzendaritza taldea berrituko duena.
Gozatu Gaiak zenbaki honekin, gutxienez prestatzean geuk egin dugun bezainbat.