Euskadirentzat nahi dugun hezkuntza

Nazioarteko erakundeek emandako gomendioak jarraitzen baditugu, ezin dezakegu uka hezkuntza herritarron eskubide unibertsal eta funtsezkoa dela, botere publikoek behar bezainbeste bermatu behar dutena, doakotasuna babestuz eta ikasleek izan ditzaketen familia egoera eragozgarriak konpentsatuz. Ez gara eskolatze hutsez hitz egiten ari, baizik eta eskola bereizkeria poltsak ezabatzeaz, gurea bezalako gizarte garatu batean, zoritxarrez, oraindik dirautenak eta egungo pandemiak gaurkotasun betean berriro jarri dituena.

Horregatik guztiagatik, zera ondorioztatzen da: ekitateak eta inklusibitateak gure hezkuntzaren ezinbesteko elementuak izan behar dutela. Zuzentasuna eta aukera berdintasuna inplementatu eta norberaren ezberdintasunekiko bizitzen ikasteko prozesuaren alde egitea botere publikoen betebeharrekoak dira eskola sistema modernoa garatzeko. Geletan zuzentasun soziala eta aniztasuna sustatzeko lan egiteak hezkuntza ingurunea humanizatu ez ezik herritarren kalitatez ere betetzen du, hots, eskola laikoaz, baterako hezkuntzaz baliatzen denaz, balioak sustatzen dituenaz; hauexek dira belaunaldi berrien prestakuntzan eragin behar duten osagai ideologikoak, sakonki erabiliak, garrantzirik ez duten ikutu asmo onekoak bezala geratzen diren zeharkako ohar hutsetatik harantz. Eta honetan, Euskal Eskola Publikoa da aipatu helburuok lortzeko, esfortzu gehiago egiten duena, edozein ikasle motari arreta berezia emanez, jatorri, etnia edo familiaren aurrekariak edozein izanda ere.

Ohikoa da hezkuntza adierazleak (eskola goizegi uztea, egokitasun tasa, errepikapenak, bigarren hezkuntzako promozioak) beste AAEEekin eta Espainiako Estatuarekin berarekin ere erkatuz gero, Euskadiri dagozkion datuak beti hobeto baloratuak izatea. Baina, eginagatik distira denak urre ez dira. Ikasleen errepikapenak portzentaje altuetan daude, atzerritarrenak gehienbat; honek, bai adituak bai Euskadiko Eskola Kontseilua bera ere, hausnarketa prozesu bat sustatzera eraman ditu. Eskolatzea 18 urte arte luzatzea (Europako Batasunari parekakuz), Bigarren Hezkuntzako institutuak heziketa ziklo berriz hornitzea eta derrigorrezko titulazioa lortzeko bigarren aukerako irakaskuntzak sustatzea zenbait ideia dira gure ikasleek goizegi eskola utz ez dezaten.

Euskal hezkuntza berri baterako nahi ditugun oinarrizko printzipioak definitzea teoria hutsean gertuko litzateke, klase politikoarentzat zerbitzu publiko honek itxuraz duen garrantziari maila bereko inbertsioarekin erantzun ez balitzaioke. Dena den, aurtengo ikasturterako, Eusko Jaurlaritzak hezkuntzarako ezarritako aurrekontua 2009koa baino txikiago izaten jarraitzeak argi eta garbi erakusten du Administrazioaren interes urria. Inoiz ez da lehentasun sozial eta politikorik izan, behintzat inbertsioari dagokionez. Kontuan hartu, inbertsioa, gure inguruko herriekin parekatu nahi badugu behintzat, ez litzatekeela BPGaren %7 baino gutxiagoa izan behar; hitz batez, hurrengo hamarkadetarako gizarte beharra, egungo aurreikuspen politikoen guztiz gainetik jartzea da.

Honelako mezu politikoa, hots, populazioaren beheratze deigarrirantz goazela eta hezkuntzan egin beharreko inbertsioa zalantzan jarri beharko litzatekeela, etengabe errepikatzen hasten ari da. Horretarako, honako honi heltzen diote: aurreikuspenek jaiotza-tasaren beherakada nabarmena iragartzen dutela. Aipatzen ez dutena zera da: Eustaten arabera, migrazio-ekarpenak, hazkunde naturalari esker, emandako galerak orekatuko ditu.

Hurrengo hamarkadan zehar Euskadiko irakaslegoan gertatuko den belaunaldi ordezteak euskal Administrazioarentzat beste era bateko kezka izan beharko du. CCOO Irakaskuntzak txosten batean azaldu zuen bezala, Euskadi irakasle gazte-zaharragoen proportzioa orekatzeko gomendio europarrenetik (ELGA) oso urruti dago. Datu europarra (0.50) EHAErako ameskeria da gaur egun (0.10). Ezinbestekoa da, Administrazioaren eta eragile sindikalen arteko akordioa lortzea, kontratazio berrien bidez plantillak gehitzeko, eta baita zaharragoen erretirorako pizgarriak ere.

Euskal irakasleek, gizarte libre, bidezko eta demokratiko bat eraikitzeko prozesuetan funtsezko eragile izan direnak, bere hasierako prestakuntzaren eta iraunkorrarena planifikazio egokia lortu behar dute. Horrek baino ez baitie kritikoki berriztatzeko aukera emango, aldiko gobernuaren ideologia partidistaren aginduetarako peoi hutsa izan gabe. Horregatik, lanbide karrera sendotzeko premia eta ohiko gorabehera politikoetatik zainduko dituen irakasle-estatutua.

Bestalde, estatistikaren arabera, unibertsitatetik kanpoko sare publikoan Euskadin gizonezko irakasle bakoitzeko hiru emakume baino gehiago dago. Datu honek, globala izan eta hezkuntza etapetako banatzearen ondorio dena, horietakoren batean (Haur Hezkuntzan, emakumezkoentzat; Lanbide Heziketan gizonezkoentzat) ia-ia esklusibotasuna izan ditzake. Beharrezkoa da, baita irakaskuntza jardueran ere, berdintasunerako joera indartzea. Era berean, beharrezkoa da ere, plantilla ofizialetako eta funtzionamenduko desberdintasuna aldatu non, desbideraketa iritsi daitekeen, Derrigorrezko Hezkuntzaren kasuan, %205 baino gehiagora. Behin-behinekotasun maila hauek mantentzen diren bitartean, txandatze izugarria dagoela eta, nekez lortuko dira hezkuntza proiektuei ekingo dioten plantilla egonkorrak.

Hezkuntza administrazioak kontuan hartu behar ditu datu demografiko hauek eta muturreko jokabiderik hartu ez eta zentratuago diren bestetan finkatutako soluzioak bilatu. Honek enplegu politika ausartak eskatuko ditu, beste osagarriekin batera (55 urte baino gehiago dutenentzako lan neurriak), Akordio erregulatzailean egon arren, egun etenda daudenak.

Escribir comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Autoría

Autoría