Euskadirentzat nahi dugun hezkuntza

Nazioarteko erakundeek emandako gomendioak jarraitzen baditugu, ezin dezakegu uka hezkuntza herritarron eskubide unibertsal eta funtsezkoa dela, botere publikoek behar bezainbeste bermatu behar dutena, doakotasuna babestuz eta ikasleek izan ditzaketen familia egoera eragozgarriak konpentsatuz. Ez gara eskolatze hutsez hitz egiten ari, baizik eta eskola bereizkeria poltsak ezabatzeaz, gurea bezalako gizarte garatu batean, zoritxarrez, oraindik dirautenak eta egungo pandemiak gaurkotasun betean berriro jarri dituena.