Agian, luzera joko genuke izendatzaile komuna duten antzeko galderekin: egungo ingurumenarenganako gizakion erasoa. Euskadiko Irakaskuntza Federezioarentzat ez da gai hutsala eta denbora nahikoa daramagu geure buruari galdetzen gure lan alorretik -hezkuntzatik- zein erantzun eman diezaiokegun, ohitu nahi ez badugu hiri otalurretan bizitzen.
Deslokalizazioa, kontrolik gabeko kontsumoa, herri hustuak, garrantzi gehiegi eman gabe egunero bizikide ditugun zenbait adibide dira. Ia dena ohikoa bihurtzen dugu (uholdeen irudi mingarriak, lokatzak herriak hondatuz, milaka pertsona beren etxebizitzetatik urrunduz); horregatik, hainbeste deskontrolaren jatorriari buruz hausnartzeari tartetxo bat eskaini behar diogu.
Badakigu gure afiliatuek kezka bera dutela eta, horrela, “Hezkuntza, Ingurumena eta Klima-larrialdia”ri buruzko jardunaldiak antolatzeko beharra sortu da.
Lau saio telematikoetan zehar, ibilaldi kritikoa egin nahi dugu, zenbait gaitako adituen laguntzaz eta helburu berbera aldarrikatzen dutenak: arazoen iturriaz hausnartu, proposamen berriak aztertu, mundu bihozberagoa proposatzen duten esku hartze ekintzak adostu.
Saio bakoitzak aurretik kontsultarako “aurrekariak” izango ditu (bideoak, hitzaldiak, artikuluak, liburuak) kasu bakoitzean proposatuko den gaietara hurbilduko gaituena. Ingurumen Hezkuntzaren iragana eta oraina: argi-itzalak” (irailaren 24), Eta etorkizuna? (urriaren 1), “Berdean hezi: Erronkak eta ikaskuntzak” (urriaren 13) eta “Proposamen sindikalak” (urriaren 15).
Hauxe da gure apustua, erronka funtsezkoa da eta berorri eutsiko diogu. Aldaketa estrategiak, ekimen kritikoak eta elkarlaneko esperientziak bultzatu behar ditu hezkuntzak, Ingurumen zainduagoa, babestuagoa lortzeko. CCOO Irakaskuntzak ez du zalantzarik eta horretxegatik bere ekarpena. Espero dezagun sortutako itxaropenak erantzun egokia izatea.