Emakume gutxietsiak

Eskuarki, M8aren hurbileko egunak sinbolismo berezi batez betetzen dira. Eta badago arrazoirik. Gure betebeharra, eman daitezkeen efemeride guztiak aprobetxatzea da gero eta kuestionatuago dagoen berdintasunaren bila lanean jarduten jarraitzeko. Izan ere, lan berberaren aurrean soldata desoreka lotsagarriaren salaketa azpimarratzearekin batera, ezabatu beharreko betetzeke dauden erreibindikazio asko dago ere.

Gogoratzeko beharrezkotzat jotzen den horietako bat, emakume gutxietsiarena da. Ikasi dugun historiak -eta, zoritxarrez, gure herriko ikastetxe askotan oraindik irakasten ari dena- gizakien jarduera guztietan emakumeek bete duten paperari ez ikusiarena egiten dio. Hamarkadak daramatzagu gure iragana berreraikitzen eta gizatiaren % 50aren bizitzatik igarotze ekintza alde batera uzten. Batzuk, ausartenak, ikusezintasun edo gutxiespen horren aurka borrokatu zuten, gizonezkoen botereari  gordetako eremua beteta, bilakatua. Horrela, Amantina Dupin-ek George Sand-en, Mary An Evans-ek George Eliot-en, Brontë arrebek Bell “anaietan” eta Cecilia Böhl de Faber-ek Fernán Caballeron goitizenetan ezkutatu zuten bere izena, literaturaren mundu zailean garaitzea lortzeko. Harry Potter-en egile oso ezagunari ere, masen fenomeno bat,  600 milioi liburu baino gehiago saldu dituena,  bere argitaratzaileak izena aldatzeko gomendatu zion, hots, Jane ordez, J.K. Rowling inpertsonala jartzea, eleberrigileen artean arrakasta izateko. XX. mendearen bete-betean. 

 

Ez zen literatura identitateen iruzurrezko esparru bakarra. Gizonezkoen ezaugarrien atzean ezkutatu behar  izan zuten emakume zientifiko eta artista askori, ez zitzaien hobeto joan, aukeratutako jardueretan aritzeko. Horietako batzuk, gutxienak, gainera, duela gutxi anonimotasunetik askatzeko aukera izan dute, bizitzan ukatu zitzaien ohorea -beti berandu, baina- itzultzen dieten filmen bidez. Horrela, Tim Burton-en “Bi Eyes”, begi handi eta tristetasunezko pertsonaia ugari sortu eta Walter bere senarrak obsesiboki estalitako Margaret Kean margolariaren iragan larriagarria berreskuratu zuena. Baita  Theodore Melfi-ren “Figuras ocultas” ere, Katherine Johnson-i eta Estatu Batuetako espazioko lehiaren hastapenetan gainerako emakume zientifiko beltzei berandu baina zor zitzaiona aitorzen ziena eta, arrazakeriari dagokionetan horren aztoratuak izan ziren hirurogei hamarkada hartan zehar.

 

Adibide hauek, ezjakintasuna eta axolagabekeriaren hareatza handi baten  hondar ale besterik ez dira. Valentziako Unibertsitateko Ana López Navajas ikertzaileak gogoratzen zigun1 Espainiako Bigarren Hezkuntzako liburuetako emakumeen presentzia ez zela % 10era iristen. Horrela, gizarteak bere gain hartu behar duen kultura ondarearen zati bat izatea zaila da emakumeentzat. Edukiak konplexuagoak bihurtzen ari ziren neurrian -DBHtik Batxilergora- emakumeen presentzia hau jaisten ari zen apurka-apurka, idatzirik ez baina kolektiboki onartutako irizpidea indartuz, hau da, emakumeak garaikidetasunetik desagertzen direla. Ikertzaile honen ustez, edukien desdoietze honek emakumerik gabeko munduaren ikuspegia zehazten bukatzen  du, naturalizatua daukagun zerbait. Eta ezin dezkegu ahaztu -bizitzea dagokigun garaien mailako hezkuntza baten aldeko familien obsesio bete eta zoriontsuan- gizakiongan genero estereotipoak 5 eta 7 urteren artean finkatzen direla.

___________________________

Duela gutxi, Elena Simon-ek2, aldi berean,  zirikatu eta gonbidatzen gintuen: kontuz,  ez zaitezte hutsegite honetan erori, hots, erreibindikazio ekintza ugaritzearekin  emakumeen bisibilitate gehiegi eragiten ari garela  pentsatzea. Irudi erratu horretan, emakumeak edonon daudelako ideia sor litzateke, gizonezkoekin berdintasunez egiten dutela eta, gainera, zenbait tokitan lehentasunez. Baina, badakigu hori ez dela egia. Lehertzen lagundu behar dugun burbuila da. 

 

Sasiz garbitzeko bide luzea dago oraindik; M8 asko ospatzeko; historia ugari ezagutzeko, ehunka emakume aurkitzeko eta oraindik  haserre handiak  baretzeko. Horregatik, Gaiak aldizkariek egunero gertu dauden emakumeen ahotsa hurbilarazi nahi dizue, M8ko manifestazioetan presente egon direnak, EHUaren ordezkaritza bezalako erantzukizun garrantzitsuak bere gain hartzen dituztenak, bere iritziaren bitartez, hezkuntza hobekuntzarako bere hondar alea ekartzen dutenak eta, azkenik,  gizarte honen iragan femeninoarekin irakasten digutenak. 

 

Gure aldizkariaren zenbaki honek bisibilitate gehiago eta hobea ereiten lagundu diezaigula.

Escribir comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Autoría

Autoría