Jardunaldiak: Hezkuntza, Ingurumena eta Klima-larrialdia

Zergatik dira gero eta ohikoagok “dana” bezalako fenomeno meteorologikoak? Zenbat hektarea erretzen dira urtero Galizian? Herrialdeek zergatik ez dute kutsatzen ez duten energien aldeko apustu irmoa egiten? EEBBetako mendebaldea Kanoi Handiaren itxura hartzen bukatuko al du? Noiz arte iraungo dute gure etxeetako ur gezaren erretserbak? Gure hirietan Natura lbrea birsortzeko konfinamendu pandemiko berriak behar izango al ditugu?

Agian, luzera joko genuke izendatzaile komuna duten antzeko galderekin: egungo ingurumenarenganako gizakion erasoa. Euskadiko Irakaskuntza Federezioarentzat ez da gai hutsala eta denbora nahikoa daramagu geure buruari galdetzen gure lan alorretik -hezkuntzatik- zein erantzun eman diezaiokegun, ohitu nahi ez badugu hiri otalurretan  bizitzen. 

Deslokalizazioa, kontrolik gabeko kontsumoa, herri hustuak, garrantzi gehiegi eman gabe egunero bizikide ditugun zenbait adibide dira. Ia dena ohikoa bihurtzen dugu (uholdeen irudi mingarriak, lokatzak herriak hondatuz, milaka pertsona beren etxebizitzetatik urrunduz); horregatik, hainbeste deskontrolaren jatorriari buruz hausnartzeari tartetxo bat eskaini behar diogu. 

Badakigu gure afiliatuek kezka bera dutela eta, horrela,  “Hezkuntza, Ingurumena eta Klima-larrialdia”ri buruzko jardunaldiak antolatzeko beharra sortu da.

Lau saio telematikoetan zehar,  ibilaldi kritikoa egin nahi dugu, zenbait  gaitako adituen laguntzaz eta helburu berbera aldarrikatzen dutenak: arazoen iturriaz  hausnartu, proposamen berriak aztertu, mundu bihozberagoa proposatzen duten esku hartze ekintzak adostu. 

Saio bakoitzak aurretik kontsultarako “aurrekariak” izango ditu (bideoak, hitzaldiak, artikuluak, liburuak) kasu bakoitzean proposatuko den gaietara hurbilduko gaituena. Ingurumen Hezkuntzaren iragana eta oraina: argi-itzalak” (irailaren  24), Eta etorkizuna? (urriaren  1), “Berdean hezi: Erronkak eta ikaskuntzak” (urriaren 13) eta “Proposamen sindikalak” (urriaren 15). 

Hauxe da gure apustua, erronka funtsezkoa da eta berorri eutsiko diogu. Aldaketa estrategiak, ekimen kritikoak eta elkarlaneko esperientziak bultzatu behar ditu hezkuntzak,  Ingurumen zainduagoa, babestuagoa lortzeko. CCOO Irakaskuntzak ez du zalantzarik eta horretxegatik bere ekarpena. Espero dezagun sortutako itxaropenak erantzun egokia izatea.  

Escribir comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Autoría

Autoría