Demokrazia jokoan

Estatu Batuetako joan den hauteskundeetan bere lliderraren porrota onartzeko gauza ez zirela, Trump presidentearen jarraitzaile sutsuek Kapitolioari egindako erasoak izan zuen garrantzi izugarria ez zen gertaeraren iraupenagatik izan ezta 5 pertsona hil zirelako ere. Munduari eman zion astindua, komunikabideek eta munduko lider politikoek demokraziaren sorrerari egindako eraso bezala definitu zutenagatik izan zen, munduko lehen konstituzio idatzia duelako harro dagoen herriak babesten dituen instituzioei egindako erasoaldi ahaleginagatik, hain zuzen ere.