Demokrazia jokoan

Estatu Batuetako joan den hauteskundeetan bere lliderraren porrota onartzeko gauza ez zirela, Trump presidentearen jarraitzaile sutsuek Kapitolioari egindako erasoak izan zuen garrantzi izugarria ez zen gertaeraren iraupenagatik izan ezta 5 pertsona hil zirelako ere. Munduari eman zion astindua, komunikabideek eta munduko lider politikoek demokraziaren sorrerari egindako eraso bezala definitu zutenagatik izan zen, munduko lehen konstituzio idatzia duelako harro dagoen herriak babesten dituen instituzioei egindako erasoaldi ahaleginagatik, hain zuzen ere.

Hezkuntzak -maiuskulaz- eta gurea bezalako klase sindikatu batek, azken lau urteotan EEBBetatik etorri zaizkigun albiste desatseginen segidan beste baten aurrean ezin daitezke isilik egon:  

ezberdintasunak gehitzen doaz -metropoli-barruti  aberats handiak, landa-gune babesgabekoaren parean;  Internet-en garai bete-betean, edozein gairi, faltsua zein egiazkoa-  berehala argitaratzeko bidea eman dioten komunikabideak azaldu dira  eta  merkatu arin eta ezezagunak erakunde sendoak  ordezkatzen ari dira (hori da, behintzat, gehienek uste dutena);  guzti hau, herritarren mesfidantza areagotzen ari da.

Hauxe, munduko lehen demokrazia autodenominatzen den lekuan bakarrik gertatzen al da? Europa, EEBBetan bizi izandako antzeko egoeretatik salbu al dago? Edo, zehatzago, 1981ean militarrek emandako estatu-kolpearen ostean inmunizatua al dago Espainia?  

Aditu gehienek bat datoz gure sistema demokratikoa  ahul bezala definitzen eta, horregatik, etengabe sendotzen ibili beharra. Edozein lekutako herritarrentzat, demokraziak dituen adierazle ezberdinek etengabeko behin-behinekotasun egoera hau babesten dute. Gehienentzat, esaterako,  herriak agintzen duelako asmoa irudikatzen du. Gutxiengoentzat, gainera, beren eskubideak babestuko direlako asmoa. Botere politiko eta ekonomikoa duten eliteentzat demokraziak beren ondasunak babestu behar ditu. Demokrazia-eredu berberaz hitz egiten al gara, beraz? Elkar uler al gaitezke eman daitezkeen hainbeste demokrazien aurrean?  

Herri batek, erakundeak eta herritarrek aukeratutako konstituzioa izateaz gainera, etengabeko azterketa behar du, beren  barne-jarduerek  prozesu demokratiko baten azterketari ea eusten dioten ikusteko. Egoera honetan daude, besteren artean, Polonia, Hungaria edo Errumania, EBeko erakundeak bere jokabide demokratikoa aldi oro aztertzen ari baitira.

Horregatik, edozein irakaslek bere gain hartu beharko luke bere ikasleak balio demokratikoetan hezteko ardura. Kontziente izan behar dugu gure ekintzak errepikatzea, ikasleekiko harremanari aurre egiteko era, beren eskaera eta argudioak aintzat hartzea etengabe aztertua eta onartua/gaitzetsia ari dela. Tamalgarria da eta egungo irakasle-funtzioaren  erabat testuingurutik kanpo, aipatu jokaera horietatik oso hurrun dauden gauzak entzun eta ikustea, onartu ezin den aitzaki honekin: “gauza horiek Etikako irakasleari dagozkio” .

Onartu behar dugu irakaskuntzaren betekizunen artean zera dagoela: ikasleei ohartaraztea  demokrazia guztiak ez direla hasi eta bukatzen mendebaldeko herrietan antolatzen diren lekuetan, demokrazia liberalean. Azaldu beharko diegu ere, geureaz gainera, demokrazia ordezkagarria, erakunde soziopolitiko ezberdinetan ordezkatuko gaituzten  pertsonak, aldizka, aukeratzean oinarritzen dena, badagoela beste bat, demokrazia zuzena, biltzar bidezkoa, hautesle eta hautagaiaren arteko interakzioari aukera ematen diona, ordezkari eta ordezkatuaren artean etengabeko feedback-era behartzen duena. CCOO bezalako erakunde sindikal batean burutzen  dena. 

Eta azalpen honetan, ez litzateke baztertu behar gaur egun daukagun demokrazia eredua  osatzean pentsamendu neoliberalaren garrantzia -edo nagusitasuna-. Komeni da, beraz, adi egotea nagusi den neoliberalismoak, bere interesei erantzuteko inposatu nahi dizkigun   gehiegikerei. Horretarako,    gai izan beharko dugu kontrol egokiak sortu eta ezartzeko, oreken joko konpentsatzaileri aukera emango diotenak, non,  hornitu garen botere instituzionaletatik bakar batek ere ez duen protagonismo esklusiborik hartzen. Eta, enpresarien/administrazioaren alderdiarekin negoziazioari dagokionetan  oso adi egotea eskatuko du, hauteskunde prozesuetan esfortzu handiz irabazitako esku hartze lekuetatik kanpo utz ez gaitzaten. 

Demokraziak herritarron ongizatea hobetzearen eta sortutako aberastasuna ekitatiboki banatzearen alde egin behar badu, helburu hori lortzen laguntzen duten berdintasunezko politikak ezartzeko aukera izateko lan egin behar dugu. Hori, zaindu eta hobetu behar dugun utzi ezineko esparru sindikala da. 

Laburbilduz, gure ikasleei Errege egunean Kapitolioan eta aldi oro gure demokrazietan gertatutakoaren benetako argibidea eman nahi badiegu, lan eskerga daukagu aurrean. Demokraziaz hitz egiteak ondorengo honetaz kontzientziatzea dakar berekin:  kontzeptu horretaz ulertzen duena frogatuz, aurrerapauso bat eman behar duen lehena irakasle kidegoak izan behar duela. Eta, gainera,  horren arabera jokatuz.   

Escribir comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Autoría

Autoría