Beti aurrera

Editorial honek kutsu berezia du: horren harro sentiarazi nauen federazioaren gidari eta arduradun gisa, nire azkenekoa baita. Aldizkari hau zure eskutan izango denean, Irakaskutzaren XIII. Biltzarrean Julen Llanos Hermosa Euskadiko CCOOen Irakaskuntzaren Federazioaren idazkari nagusi berria hautatuko baitugu.

Atzera egin nahi izan dut eta arduraldi luze honetan egindako ehundaka idatzietatik batzuk berrikusi. Eta lehen editorialarekin geratu naiz, 2009ko urtarrilari dagokiona (badirudi atzo izan zela, ilea oraindik urdindu gabr nuenean).  Izenburutzat, “Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: datorkigun etorkizuna” eta  Eusko Jaurlaritzan, lehen aldiz eta gobernu nazionalisten ostean, 

PSE-EE eta PParen arteko parlamentuko koalizio akordioarekin,  iraulketa izugarria ekarriko zuten hauteskundeen aurrean iritsi sindikala finkatzeko. Garai gogorrak ziren oraindik, ETAren etengabeko terrorismoarekin, edozein politika baldintzatzen zuena eta euskal hezkuntza mundurako ondorio kaltegarriekin, Hezkuntza Saileko arduradun gisa Eusko Alkartasunaren ondoz ondoko lau agintaldiren ostean.

 

Editorial horretan, gure X. Biltzarraren txostenera berriro jota, euskal hezkuntza ituna lortzeko beharraz hitz egiten genuen, eta hamabi urte geroago lortzeke jarraitzen dugu. Eta hori ez da Irakaskuntzaren  bultzada faltagatik izan. Bada, izan gara -eta berorretan jarraituko dugula uste dut- planteatu diren ekimen guztietan, hezkuntza eragile ezberdinen arteko lankidetzaren bitartez, euskal hezkuntzaren alde egitean, bat etortzeko  berme nahikoak.

 

Zera adierazten nuen ere eta hitzez hitzeko ekarpena egingo dut: “… -hezkuntza publikoa ardatz antolatzaile delarik, bi sareak barne hartzen dituen ituna baina, doako eskaintza eta funts publikoekin mantendutako irakaskuntza pribatuaren langileen soldata- eta lan-baldintzen homologazioa bermatzen duen  finantzazio sistema bati aukera ematen diona, kontratazio irizpide publikoak errespetatuz eta baita gutxiengo etnikoen eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak  eskolatzean hartutako konpromisoak betetzea ere. 

 

Inklusioaz eta ez  marjinatzeaz lan lerro garbia egiten duen ituna; identitate euskal sentimendu  ezberdinak errespetatzen dituena eta joera politiko baten bandera bezala hitzkuntz politika erabiltzen ez duena.  

 

Itun bat, azkenik, alor eta sektore guztien artean akordio transbertsala bilatuko duena, Haur Hezkuntzatik hasita Unibertsitateraino, Garbiketa eta Sukaldaritzatik Irakasle eta Ikertzaileenganaino.  Helburua zera baita: hezkuntza sistema egonkor eta iraunkorra bermatzea,  ohiko gorabeherak arrakastaz gainditzeko gai izango dena. Euskal gizartea eta maite eta mintzen gaituen hezkuntza sistema hau, bereziki, denbora gehiegitik horrela eskatzen ari baita” .

 

Benetan, gaurkotasun osoa duela uste dut eta sindikatua eta beste zenbait eragile helburu horretatik aldendu duten liskarretan galdutako urteez damutzen naiz. Lehendabizi, langileek bidegabeki ordaindutako krisi ekonomikoa izan zen, nekez galdutako erosteko ahalmena berreskuratzen lortzen zuena.  Gero, 2020ko pandemiak genuen mundua eta gure errealitatearen beraren ikuspegia aldatu egin zigun. Zorionez, eskolak, euskal hezkuntzak politikoek bere buruari eman dioten  kudeaketaren gainetik erantzun dute. Irakaskuntzak hauxe izan du argi beti eta, horregatik, 2020. urtea ixten zuen editorialean zera esaten genuen: 

“Eskerrik asko galdagarri denetik haratago joaten jakiteagatik, berrikuntzaz, jarraikitasunez, elkartasunez eta profesionaltasunez. Mila esker, sindikatuan jarritako konfiantzagatik, osasun krisiaren erakunde-kudeaketa okerrak eragindako mobilizazioetan laguntza behar izan dugun guztietan. Eta gerorako eskerrak ireki berri den prozesu kongresualari afiliatuek emango dioten partaidetza bikain eta eraginkorragatik eta gabonetako oporretatik itzuli eta berehala sektore- eta lurralde-batzarrak izango dituena”.  

 

Eta une horretan gaude. Beste sindikatukidek sindikatuaren agintea hartuko duten aro berri batean, bertan bere arrastoa, esfortzua eta  nekea utzita.    Zure laguntza beharko dute etorkizunean  sumatzen diren hodei beltzak asko baitira, ekonomian neoliberalismoa nabarmentzearekin eta eskuin-muturrak aldekoak eta erakunde politikoetako ordezkaritza irabazten ari delarik.  

 

  1. Errepublika ezarri berria, Fuente Vaqueros bere herriko liburutegia inauguratzean Garcia Lorcak esandako hitzak gogoratuz bukatuko dut. Eredugarri dira, sindikatu honetan partekatzen dugun helburua indartu eta egunez egun borrokatzen dugun helburua sendotzen baitute: hezkuntza, ekitatea, elkartasuna: 

 

“Gizakiak (gizon eta emakumeak) ez dira ogiz bakarrik bizi. Gosez eta kalean babesgabe  banengo, nik neuk ez nuke ogi bat eskatuko, ogi erdia eta liburu bat baizik. Eta gogor  salatu nahi ditut erreibindikazio ekonomikoez soilik hitz egiten dutenak, inoiz erreibindikazio kulturalak aipatu gabe, hauxe baita herriak oihuka eskatzen ari direna. Gzion-emakume guztiek jan ez ezik guztiek jakin dezatela ere. Giza-espirituaren emaitza guztiei probetxua atera diezaietela, bestelakoa Estatuaren zerbitzurako makinak, gizarte erakunde beldurgarri baten esklabu  bihurtzea baita.  

 

Ez ezazu hau ahaztu: beti ezkerrera, beti aurrera. 

Plazer handia izan da.

Escribir comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Autoría

Autoría